Gogoratzen? Uztailaren 26tan aitaitari buruz idazteko ohitura abiatu zenuen, Ana. Kale egin zenuen iaz, baina aurten akordatu zara berriz. Juan Zaldua Mendizabalek 117 urte egingo zituen gaur baina baliteke zenbaketa gaizki eramatea. Auskalo.
Zenbaketa interesgarriago batekin egin dut topo gaur, aitaitaren izena Google-n jarri dudanean. Eusko Jaurlaritzak 1931 udal hauteskundeen boto zenbaketa argitaraturik duela ikusi dut eta nire aitaitak 112 boto jaso zituela (mila esker!). Harrigarria iruditu zait bere filiazio politikoa jasotzen duen kolumnan "republicano" zela jartzea. Eta hala izango zen. Baina beste batzuei "nacionalista" jartzen die eta hori ere bazen. Emaitzen zerrenda berean jaimistak topatzean irribarre egin dudala onartzen dut. Euskadi.net denboraren zentrifugadoran sartua ikusi dut une batez. Gaur egun PSE-k gobernatzen du Zumarragako udala eta urteak daramatza horrela, baina antza denez, joera nahiko berria da eta ez tradizio pre-frankista baten isla.