Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Udaren gezurrak

Udan kalera ateratzea ez da disfrutatzen dudan zerbait. Hiria jendez gainezka dago, bero handiegia egiten du niretzat eta ez dut inolako motibaziorik aurkitzen. Udan gogorra da bakardadea. Larunbata gauetan bezain gogorra. Derrigorrez egon behar baikara pozik eta zoriontsu udan (larunbata gauetan bezain pozik eta zoriontsu). Derrigorrez egin behar du bakoitzak bere antzerkia, ezer egiteko gogorik ez duzula ez dezaten pentsa ingurukoek. Derrigorrekoa omen delako joie de vivre-z gainezka egotea.

Nora zoaz oporretan, non egon zara, plan hau daukat eta beste hau ere,...

Eta zurrunbilo horretan, etxeko pertsianak erdi itxirik ditudan bitartean, irailaren zain gelditzen naiz ni. Errealagoak suertatzen zaizkidalako udazken eta neguak. Orduan sartzen zaidalako niri bizitzeko gogoa.

Derrigorrekoa ez denean.