Udako hilabete deprimenteetan blogari eten bat egin ondoren, berriz ere hemen bueltan. Ez, ez dut oporrik eduki. Bai, nire oporrak zeluloidez jantziko ditut aurten ere.
Urtero bezala, aurten ere Zinemaldirako hautaketari ekin diot. Aurten %20eko deskontua egongo da 10 sarrera baino gehiago erostekotan. Eta horrez gain, badirudi azkenean espabilatu eta erosketa saski bat jarriko digutela internet bidez sarrerak eskuratzen ditugun sufrituentzat.
Hona hemen nire aukeraketa:
Oraintxe konturatu naiz, papereko libretoan eta web gunean agertzen diren ordutegi eta daten artean aldeak daude. Eta kasu horietako bat ikusi nahi nuen Precious filmari dagokio. Gr! Ea beste guztiekin zorte hobea dudan.