Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Rambalac-en ibilaldiak (2020ko apirila)

Inork ez daki nor den. Kristalen batean instant oso labur batez agertu denean ere, ezin izan dugulako nor den ikusi. Bera ez den beste guztia erakutsi nahi digu. Rambalac ikusezina da baina eskuzabaltasunez bere begiak uzten dizkigu Japoniako hainbat hiritan zehar pasieran dabilen bitartean. Bizitzak bere horretan jarrai dezan uzten du, intrusiorik gabe. Paseo horiek subjektiboki grabatu eta bere Youtubeko kanalera igotzen ditu. Ez du inorekin hitz egiten. Ez digu inork ezer azaltzen. Eta horrek lasaitu egiten nau nolabait. Intrusio ezak, hitz egiten didan norbaitekin zuzeneko konfrontaziorik ez egoteak. Eta behar izaten dut nolabait. "Bere horretan" horrek guztia hartzeak.