Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Nancy Pelosi eta atsegin sensoriala (2020ko otsaila)

Gaur egun telebistan dagoen nire pertsonaiarik gustukoenetako batekin gertatzen zait: The Good Wife eta The Good Fight-eko Diane Lockhart-ekin. Ez da nire errua, ezberdintasun ideologikoak baditugu ere, Estatu Batuetako alderdi demokrataren establishment-aren perladun señorek kitzikatzen naute. Kabreatzen direnean agertzen duten duintasun teatral hori erakusten dutenean batez ere.

Amorru kitzikagarri honen azkeneko adierazpena, Estatu Batuetako kongresuan otsaila hasieran egin zen State of the Union eztabaidan ikusi ahal izan genuen, ordezkarien ganberako presidente den Nancy Pelosi-k Donald Trump-en speecharen paperak puskatu zituenean, Instagramen agertzen diren slime-blandiblub edo janari bideo pornografikoek bakarrik parekatu dezaketen atsegin sensoriala ekarriz nigana.

Paperen soinua isolatu eta igoz gero, ASMR-a eragingo lidake.