Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

L'orchestrina (2020ko urtarrila)

To be, to be, to be or not to be...

Maitatuak izateko desgaituon patroi berria da Assente kardinala. _Assente_k ausente esan nahi italieraz.

Asteak daramatzat Paolo Conteren "L'orchestrina" buruan dudala eta horrekin batera, "The New Pope" telesailarean laugarren kapituluaren amaiera kredituetan Maurizio Lombardi aktoreak (eta Sorrentino zuzendariak) oparitu zigun dantza. 2020ko urtarrilak emandako gauzarik onena da. Esfinge bat bere bakardade eta maiteminean dantzan.

P.D.: Lombardirekin estetikoki apur bat obsesionatu naiz bidean (ez da nire errua, bere instagram kontua da).