Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

St. Petersburgo

Aldaketa klimatikoaren auzia dela eta, eta erabaki arbitrario baten ondorioz, Donostia St. Petersburgo bilakatu da gaur (apustuak Quito eta Alburquerque artean banatzen ziren, Retan) eta hala jarraituko du pare bat egunez. Biztanleak pozik atera dira beraien kamarekin kalera, autobusak geltokian izozten utzi dituen arte, etxera ezin bueltatuz. Odon alkate txit gorenak hiria aldaketa hontarako prest dagoela esan du (behingoz autobonboa aparkatuz, ala ez?). Burusoil gainean zuen elur konoaren eragina, ziur.