Badakit, aspaldi da Pravda Txikiaren azken orrialdea ireki nuenetik. Aitzaki zerrenda luze bezain gezurtia idatz nezake. Baina ez dut egingo. Beraz, ezikusiarena egingo dugu, bai zuk, bai nik. Eta atzo izan zenarena egin. Azkenaldian The Guardian egunkariako kultura orrialdeei so egiten diet. Gure inguruko kulturakoak zeharo aspertzen nauelako alde batetik. Sekulako snob-a naizelako bestetik. Gaur oso gauza polita topatu dut. Zinema munduan murgilduriko zenbait pertsonek zinemaren historiako eszena esanguratsuenak bildu dituzte. Horietako asko nire gustukoenen artean aurkitzen dira. Obviously. Eta nik? Zein aukeratuko nuke? Aukeraketa latza. Pelikula Bienvenido Mr. Marshall da. Zuzendaria, Berlanga handia. Herritarrek ilaran itxoiten dute, amerikarrei luzatuko zaizkien eskariak egiteko. Niri sekulako inpresioa egin zidan sekuentziak. Berrikusi beharko nuke. Ez dut Youtuben topatu, tamalez. Igande arratsalde honetan, egunero gaurkotasuna berreskuratzen duen eszena honekin gelditzen naiz. Egun berlangianoak gureak.