Liburu aurkezpenak idazlearen gurasoek egin beharko lituzkete. Haiek egin sarrera. Haiek aurkeztu seme edo alaba eta bere obra. Azken liburuaren gakoak eman. Filiak eta fobiak erakutsi, txikitatik datozelako denak. Eta "zuek ez duzue jakingo baina..." lelo etengabearekin, idazlea mahaiaren izkin batean uzkurtuko da, deseroso sentituko da, gorrituko da eta ez dugu miretsiko, baina bere gizatasunean, inperfekzioan eta zergatik ez, inozokeri supinoan, maiteko dugu idazlea. Gurasoek maite duten bezala.