Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Kontzeptu esportazioak: teknologia garapenetik, herrigintzara

Sarerako produktuen garapenetik herrigintzara zer nolako ideiak edo esperientziak esportatu daitezkeen pentsatzen, hiru kontzeptu hauek etorri zaizkit gogora. Hiru esaldi dira, ingelesez. Gauzatxoak garatzen gabiltzanon eguneroko bizitzan oso presente edukitzekoak. Gremiokoentzat (eta interneten maiz ibiltzen direnentzat), aski ezagunak. Baina ez dute zergatik gremioaren patrimonioa soilik izan behar. Soziopolitika eta beste hainbat esparrutan kontuan hartzekoak iruditu zaizkit. Ideologia klasiko, herri ekimen mota, alderdi eta egoerarekiko (botere/oposizio) agnostikoak dira. Gauzak hobeto egiteko balio dute, ez dela gutxi. Gehiago pentsatuz gero, beste asko ere aurki daitezke, ziur.

Bakoitzaren inguruan bizpahiru azalpen lerro idazten hasi naiz. Baina gero konturatu naiz ez zuela zentzu handiegirik. Nahiko erraz ulertzen dira eta honela, ez naiz gero eta gehiago nazkatzen nauten diskurtso sobatu horietako batean eroriko. Hortaz libratuko zarete. Azalpenak, behar balira (eta ez dut uste), kafe batekin eman ditzaket. ;)