Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Ecogauzak

Ez naiz bereziki "eco". Eta "eco" gauzek ein handi batean nire sudurra ximurtzen dute, daukaten alde emo-merkantilistarengatik batipat. Baina badira alde merkantilista hori onartu arren, gustatu zaizkidan -edo graziya egin didaten- hiru ekimen.

Lehenengoa, eskuekin nik egin dezakedana baina askoz ere gehiago egiteko gai direnentzat da: Ecolect. Material sustengarriak deskubritu daitezke bertan: pinturak, plastiko berziklatuak, oihalak... Sekulako mundua, txo!

Bigarrena, Ecosteal da, ni bezalako kontsumitzaile konpultsibo autokontrolatuentzat paregabeko denda. Egunero "eco-friendly", organiko edo berziklatua den produktu bat saltzen dute, sekulako beherapenarekin. Eskaintza honetan produktu kopurua mugatua da, beraz, erne ibili eta erosi zurea agortu baino lehen!

Eta azkenekoa, printzipioz txotxolada bat dena, iPhorest dugu. Izenarengatik asmatuko zenuten iPhonerako aplikazio bat dela, eta aplikazio honetatik zuhaitz bat landatzeko aukera duzu eta birtualki nola hazten jarraitu. Alde erreala badu ordea, iPhorest bidez landatzen den zuhaitz birtual bakoitzarengatik, The Conservation Fund-ek benetako zuhaitz bat landatzen duelako.