Gaur, uztailaren 26a da berriz. Uztailaren 26ro, nire aitaitaren (Juan Zaldua Mendizabalen) inguruan idazteko ohitura hartu nuen duela pare bat urte (hemen bi aurrekoak: 1 eta 2). 115 urte beteko lituzke gaur, bizi balitz. Ez, noski, ez da bizi. Hil egin zen duela urte dexente. Bi aldiz hil zen, egia esan. Aurretik ere klinikoki hilik izan zen, edo behintzat hori esan zion medikuak amari, minbizi batekin zerikusia zuen ebakuntza baten ostean. Ama aldamenean zuela, begiak ireki, "berririk ba al dago?" galdetu eta beste hogeita hamar urte gehiago bizitzeari ekin zion. Horri esker, ezagutzeko aukera izan nuen.
Bizitzeari ekin. Ekin beharko nioke nik ere. Ez baitakit noiz izango naizen hilik. Lehenengo aldiz, bigarren aukerarik gabe.