Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Bipolartasuna eta Stephen Fry

Igande gauean BAFTA sarien ekitaldiaren zati bat ikusten egon nintzen, filmon-en BBC One-ean. Hor zegoen, zinema britainarraren sari hauek izan dezaketen "zizeronerik" onena: Stephen Fry. Idazlea, antzezlea, aurkezlea, pentsalaria eta askoren ahotan Ingalaterrako "national treasure" delakoa.

Niretzat ere, halako "treasure" edo "pleasure" bat da.

Bestelako ekoizpen zabala du, azalpenak, hitzaldiak, artikuluak, etab. Sarean aurki ditzakezue erraz. (Euskarari buruz ere aritu da, Luistxo Fernandezek hemen jaso zuen).

Baina Stephen Fryren bizitza ez da inolaz ere bere arrakastak eta egin dituen komediak pentsarazi dezaketen bezain samurra (egia esan, inoiz ez da hala izaten eta susmatu ezin dugunaren atzean izkutatzen da beti drama latzena). Stephen Fry bipolarra da. 1995ean, 38 urterekin diagnostikatu zioten. Gogoan dut Rik Mayall-ekin zuen antzezlanetik desagertu egin zela inori ezer esan gabe. Urte batzuk beranduago jakin nuen zergatik.

Ez du litiorik hartzen eta ez diote elektroshock-ik eman (bi tratamendurik arruntenak, "Homeland"-en ikusiko zenuten bezala). Ez du tratamendurik jarraitzen baina nolabait kontrolpean duela ematen du. Bere gorabeherak izango ditu (ez digu haien berri twitterren emango, noski, eta izango ditu), baina posible du neurri batean bada behintzat (farandulak uzten dion einean), bizitza "arrunt" bat izatea.

Bipolartasunari bisibilidadea emateko eta bere buruari egiten zizkion hainbat galderei erantzuna aurkitu nahian, dokumental zoragarri bat egin zuen duela urte batzuk.

Berari esker, apur bat bada ere, ezagutu eta ulertu nuen zer den bipolarra izatea. Norberarentzat. Ingurukoentzat. Hemen uzten dizuet.

PD: Beste batean ere aipatu nuen Stephen Fry post honetan: 2.0 idazleak (joño, hau lotsa, astuna eta errepikakorra naiz gero, barkatu benetan).