Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

3.0 hankasartzeak

Tim O'Reilly doako gauzak monetizatzeko aholkuak ematen dituen bitartean, 25,000$ kobratzekotan dago Stanford-en hitzaldi bat emateagatik. Horixe bai dela monetizatzea. Jendeak nola izan duen honen berri? Istripu larri baten erruz. Sara Wingek, O'Reilly Mediako lehendakariordeak, tuit zuzena egitea ahaztu omen zuen eta ezabatu  arren, mezu hau oraindik ikusi daiteke bilaketetan. Betikoa, predikuaren eta egitearen arteko distantzia sekulakoa da beste behin ere. Niri berdin zait zenbat kobratzen duen O'Reillyk ez dudalako uste sekula afaltzera gonbidatu dudanik. Nire arreta deitu duena beste zerbait izan da: media berriekin hankasartze modu ederrak sor daitezkeela erakusteko balio duen adibide polita da, ezta? Eta gainera, etxe onenetako batean gertatu behar...

Valleywag-en ikusi dut.