Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

SimCity, politika eta kudeaketa publikoa praktikatzeko

Minutu batzuk daramatzat martxoan itzuliko den SimCity bideojokoaren trailerrei begira. Aspaldikoa da SimCity (nire anaiak diskete batean zuen, pentsa!) baina bere bertsio zaharrak eskuragarri daude oraindik abandonware-eko webguneetan (hemen SimCity 2000ren edizio berezia aurkitu dut oso merke). Ez dakienarentzat, SimCity hiri baten kudeaketaren simuladore bat da. Bere zerga, azpiegitura, behar, hiritarren haserre, katastrofe natural etab.-ekin. Ez du antzeko beste bideojokoek duten estrategia militar kutsua. Nahiko lan badago hiri barruko aferekin.

Politika eta kudeaketa publikoan dabiltzenentzat entrenamendu eremu nahiko aproposa suertatuko litzatekeela esango nuke, inor kaltetua atera gabe. Kargu publiko batean sartu baino lehen partida pare bat jokatzera derrigortzeko modukoa. ;)

Beste guztiontzat, bizitza zikloen dibertimendua. Sorrerak. Dekadentziak. Errenazimenduak. Hondamendiak.

Hemen uzten dizkizuet hiri hauen irudi hipnotikoak. Bai, Godzilla hasiera-hasieratik egon den hondamendi naturaletako bat izan da. Klasiko bat. Ez, ez dirudi Donostiako plenoen modulorik txertatu dutenik. ;)

Announce trailer

Gameplay trailer