Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Pepe Rubianes eta askatasuna

Amak esan dit gaur eguerdian, atzo Buenafuentek eta Pepe Rubianesek eduki zuten solasaldia ikusi zuela La 2-en. Orain dela ez asko hildako aktoreari omenaldia egin zioten Espainiako telebista publikoan ere. Azkenean, barkatu egin omen diotela dirudi. Eta barkatzeko ezer ez dagoela uste dudan arren, pozten naiz. Rubianesek, nire haurtzaroko Rubianes maitagarri horrek, hori eta gehiago merezi duelako.

Badira Rubianesen biografian edo hobeto esan, izateko eran, miresten ditudan zenbait ezaugarri, baina guztien gainetik, askatasuna dago. Esan, egin eta bizitzeko askatasuna. Espainiaren kontu horrengatik bakarrik oroitzea, Buenafuentek dioen bezala (eta Iturrik jaso zuen bezala), sinpletasunean erortzea da.

Askatasun horrengatik zegoen bakarrik Pepe Rubianes. Esan, egin eta bizitzeko bakarrik. Baina askatasun horrengatik maite zuten (maite zutenek). Eta askatasun horrengatik ere, ziur nago pertsona ona zela.

Bere erara. Nola bestela?

Hemen uzten dizkizuet estekak: Bat, bi, hiru.