Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Making plans for Nigel

Planak egiteko egunak dira hauek, nahiz eta denok gure sakonean jakin badakigun, planak oso gutxitan betetzen direla, asko jota asmoak aldatzen direla, malgutasunez aldatu gainera, etsipenarekin hobeto lidiatu ahal izateko, auto-engainuarekin jasangarriagoa delako dena. Ez ditugu promesak betetzen, promesak aldatu egiten ditugu. Baina esan dut, planak egiteko egunak izan ohi dira hauek eta ez naiz ni mendebaldeko kulturak hiltzatutako ohiturak aldatzen hasiko.

Lanari begira ikasi eta hobetzeko dudana osatzen duten erronka pertsonalekin eta alor pertsonalean burutu nahi ditudan lanekin zerrendak mentalki ziborratzen ari nintzela akordatu naiz, gauza gehienekin akordatzen naizen bezala, kasualitatez, XTC-ren "Drums and Wires" diskan zegoen klasiko horrekin: "Making plans for Nigel". Gaur egun edonon eta edonorengandik jaso (eta eman) dezakegun paternalismoaren inguruko abesti hau sarritan entzun dut, nahiz eta anaiek nahigabe eman zidaten heziketa sentimentalean beranduagokoak diren "Black sea" eta "English Settlement" albumak aurkitu.

We're only making plans for Nigel / We only want what's best for him / We're only making plans for Nigel / Nigel just needs this helping hand / and if young Nigel says he's happy / he must be happy / he must be happy in his work

We're only making plans for Nigel / he has his future in a british steel / We're only making plans for Nigel / Nigel's whole future is as good as sealed / and if young Nigel says he's happy / he must be happy / he must be happy in his work

Nigel is not outspoken / but he likes to speak / and loves to be spoken to / Nigel is happy in his work / we're only making plans for Nigel

Eta hala izango da. Geure buruarekin paternalismoz jokatzen badakigula. Nigan dagoen Nigelentzako planak egiten ari naiz. Berarentzat onena dena bakarrik nahi dut. Nigan dagoen Nigelentzako planak egiten ari naiz. Laguntza pixka bat bakarrik ez du behar. Ni. Zu. Eta 2013an bete nahi dituen helburuak zerrendatzen ari den hori.

Bertsio bat baino gehiago "jasan" du abestiak (Primus, Robbie Williams edo Nouvelle Vaguena). Eta The Bad Shepherds folk taldearena.

Making Plans for Nigel by The Bad Shepherds on Grooveshark

The Bad Shepherds-en kantaria nor den deskubritzen duzuenean, batzuk irribarre egingo duzuela badakit. Urteko lehenengo helburua beteko dut, beraz.