Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Kanalak (2020ko abendua)

Urte latz honetako azken txanpa komunikaziorako kanal berriak (tira, ez hain berriak eta neurri batean zaharberrituak denak) gozatzeari eskeini diot. Nire adinarekin bat datozen eta ez datozen kanalak dira, batek garrantzia handia ematen diolako bere belaunaldiari dagokion eta batez ere ez dagokion interesak edukitzea. Bere izaerarekin bat eta bereziki bat ez datozen interesak edukitzea bezainbeste.

Podcast-ak

Año 2020

Sevilla eta Aia artean ekoiztutako podcast eder bat COVID-19ak izan duen eragin sozialaren inguruan.

De eso no se habla

Isiltasunari buruzko podcast batek beti izango du zeozer interesgarria esateko. Gorderik dauden istorioetatik, inork entzuten ez dituen ahotsak. Lehenengo denboraldi oso ondo bat izan du podcast honek.

Bideojoko partiden streaming-ak

Bereziki pozten nau Twitchen euskaraz diharduten streamerrak gero eta gehiago direla ikusteak. Nire lagunartean esan ohi dugun bezala, Eusko Jaurlaritzak hor utzi jarri beharko luke dirua gazteen artean euskara sustatu nahi badu. Programazioaren berri izateko: 3000Twitz jarraitu.

Zerbait hipnotikoa dute bideojokuen emanaldiek. Ondorio horretara iritsi nintzen Eva Cid Euro Truck simuladorearekin Europako errepideetan zehar gidatzen ikusi nuenean.

Eta nire hipnosirako behar honetan, aste hauetan Demon Souls deituriko ezpata eta dragoiak dituen joko manporrero batean Eva egurra banatzen ikusteari pentsatzen nuena baino denbora gehiago eskaini diodala daitort. Oso 2020 den zerbait, bide batez.

Solaserako streamingak

Youtuberrentzat pauso naturala da Twitchen streamingak egitea. Jarraitzen dudan Youtuber bakarra Putomikel da. Historiari buruz hitz egiten du, historiari buruz hitz egin daitekeen modu bakarrean: oso modu mamarratxoan eta ardo kopa batekin. Bera ere hasi da Twitchen zuzenekoak egiten baina espero dut landuagoak diren beste bideo horien ekoizpena ez alboratzea.