Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Ispilu beltza

Black Mirror Arcade Fire-n kanta bat zen niretzat. Orain, telesail bat ere bada. Teknologiak ekarri dizkigun aldaketei buruz dela esaten dute hortik zehar aurki daitezkeen laburpen eta kritika gehienak. Ez dut uste horrela denik. Egia esan, teknologiak seriean duen papera bigarren mailakoa egiten zait (eta gidoiean akats teknikoren bat ere aurki daiteke, lizentzia dramatikoak, badakizu). Black Mirror, ein handi batean, "La société du spectacle" trazak dituen hiru istorio independente dira. Irreala eta sinesgarritasun gutxikoa. Eta hala ere, batzutan ahozabalik eta bestetan ezinegonean uzten zaitu. Ikuskizunak markaturiko gizarte baten kritika bat delako. Baina (eta hemen dator pirueta eta nire spoiler bakarra) ikuskizuna muturrera eraman duen aktoreetako batek ekoiztua. Endemol. Hori hala dela jakinik, azken garaiotan ikusitako gauzarik perbertsoena dela iruditu zait. Eta perbertsioaz perbertsioz gozatu dudala onartzen dizut.