Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Ilarak

Astebete daramat Madrilen, madrildarren bizitza egiten. Ez Madrilera datozen turistena. Ez asteburua pasatzera datozenena ere. Bertan bizi eta lan egiten dutenena baizik. Baina ez erabat, bueltako tiketa baitut, hemendik hilabetera. Eta hemen geldituko dira madrildarrak. Hemen bizi eta lan egiten dutenak. Madrilen ez da inor bertakoa, batzuk kanpotarragoak gara ordea.

Ilarak. Astebetez egunero bide bera egitean (35 minutu oinez), giza patroiak desberdintzen hasi naiz. Deformazio profesionala. Hiru ilara topatzen ditut:

  • "Ave María" deituriko jangela batean sartzeko biltzen diren jatekorik ez dutenena.
  • Sol-eko loteria administrazioen aurrean pilatzen diren San Ildefonsoko haurrei zoria eta hipoteka enkomendatzen dietenena.
  • Jaiotza, heriotza ala ezkontza zertifikatu baten bila, Montera kaleko erregistro nagusian itxaroten dute burokraziaren biktimena.

Espainiaren ilarak. Goizero, pobreagoak, desesperatuagoak, geldoagoak. Goizero, luzeagoak.