Gosarian irakurri dudan ideia bat: burua Ness lakua bezala zuen neskarena. Ur bare eta ilunak betetzen du bere burua.
Eta bertan monstruo bat biziko balitz? Eta gu beti zalantzarekin biziko bagina? Eta egunen batean benetan monstruoa agertuko balitz eta guk ikusiko bagenu eta ur bare eta ilunak astinduko balitu eta gure burua irentsi? Gosaltzen diren ideiak. Kafea beltza atera zait gaur.