Samuraitasuna

Gizartea, teknologia, politika, kultura.

Dena aldatuko da...

...guztiak berdin jarraitzeko.

Lehendakari aldaketak halako pereza ematen dit. Atzo goizean jarraitu nuen inbestidura, baina arratsalderako jada bost axola zitzaidan. Zahartzen ari naiz? Ziurrenik bai. Ez dut Estatuetan sinesten, ez dut nazioen kontzeptu positiborik eta pragmatiko samarra bihurtzen ari naiz egunetik egunera. Indibidualista, besteen exasperaziora heltzeko moduan. Medikura joan behar dudala uste dut. Nirea terminala da. Ez naiz abertzalea (horrek zerbait esan nahi izango balu bezala...). Ez konstituzionalista (honek ere ez, ez du ezer esan nahi). Izaki zirkunspektoa baizik. Izaki kabreatua ez naizenean behintzat.

Soziopolitikoki inutila naiz herri honetan. Aitortu egin behar nuen.